Itxi

kultura

Donostia 2016

Kulturaren Europako Hiriburua erabakiko duen epaimahia, Donostian

Erredakzioa

Hiriko gune estrategikoak bisitatu dituzte eta ekainaren 28an jakinaraziko dute zein izango den aukeratutako hautagaitza.

2016ko Kulturaren Europako Hiriburua aukeratuko duen epaimahaia Donostian&' || 'nbsp; izan da bertako azpiegiturak bertatik bertara ezagutzeko. Astelehenean Zaragozan egon ziren eta asteartean iritsi dira Gipuzkoako hiriburura. Kultur elkarte, talde eta eragile askorekin bildu dira egunean zehar.

Manfred Gaulhofer, Jordi Pascual Ruiz, Emilio Cassinelio eta Danuta Glondys dira Donostian egon diren kideak.

Manfred Gaulhofer epaimahaiko presidentearen esanetan, Zaragozan ikusitakoarekin ''harrituta'' daude. Donostiako hautagaitzak lan handia egin beharko du epaimahaikideak gustura uzteko.