Itxi

kultura

ZINEMALDIA

17 pelikula lehiatuko dira Urrezko Maskorra eskuratzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zinemaldiaren 67. edizioan, hamazazpi filmak irabaz dezakete Urrezko Maskorra, besteak beste, Sarah Gavronen ‘Rocks’, Malgorzata Szumowskaren ‘The Other Lamb’ eta Alice Winocourren ‘Proxima’.

  • Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra.

    Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra. Argazkia: Zinemaldia.

Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioan, 17 pelikulek irabaz dezakete Urrezko Maskorra, besteak beste, Britainia Handiko Sarah Gavron, Poloniako Malgorzata Szumowska poloniarra eta Frantziako Alice Winocour zuzendarien zein Tibeteko Sonthar Gyal errealizadorearen filmak.

Zinemaldiak komunikatu batean iragarritako zerrendan, Sarah Gavronen (Britainia Handia, 1970) Rocks. Theresa Ikoko eta Claire Wilson gidoilariak idatzitako filmak bakarrik bizi ziren nerabe baten eta bere neba txikiaren istorioa kontatzen du. Erakundeek neba txikia kentzearen beldur da neska.

2015ean, Cialo (Gorputza) filmarekin Urrezko Hartza eta, 2018an, Mug pelikularekin Sari Naugia Berlinen lortu zituen Malgorzata Szumowska (Krakovia, 1973) zuzendariak The Other Lamb aurkeztuko du Donostian, erlijio alternatibo batean sinesten duen neska bat buruzkoa.

Europako Sarah Gavronen eta Malgorzata Szumowska zuzendariekin batera, Alice Winocour (París, 1976) izango da. Winocourrek Cannesen aurkeztu zituen lehenengo bi filmak: Augustine Semaine de la Critique sailean, 2012an, eta Maryland Un Certain Regard sailean, 2015ean. Donostian, aurten, Proxima aurkeztuko du. Film horretan, Matt Dillonek (Donostia Saria 2006) eta Eva Greenek lan egin dute. Zazpi urteko alabarekin bakarrik bizi den astronautaren papera egin du Greenek.

2011an, bere lehen pelikularekin (The Sun Beaten Path) Locarnon eta, 2015ean, bigarrenarekin (River) Berlinen lehiatu eta gero, iaz Ala Changso filmatu zuen Sonthar Gyalek (Tíbet, 1974). Film horrek Epaileen Sari Nagusia eta gidoi onenaren saria irabazi zituen Shangain. Kasu honetan, Lhamo and skalbe filmarekin etorriko da Donostiara, iraganeko esperientziak direla eta ezkondu ezin den bikotearen istorioarekin.

Urrezko Kontxa dramaturgoa eta aktorea den Gonçalo Waddington (Lisboa 1977) portugesak ere eskura dezake. Tiago Guedes eta Ivo Ferreira zinegileekin, besteak beste, egin du lan. Lehen pelikulan (Patrick), Parisen bizi den Portugaleko gazte baten istorioa kontatzen du Waddingtonek.

Pacified Paxton Winters brasildarraren filmean, alde batetik, espetxetik atera berri den trafikantearen eta nerabe baten istorioa eta, bestetik, Brasilgo Joko Olinpikoak zirela eta favelatan egin zuten polizia kontrolak jorratzen dute.

Sei filma horiek dauden Sail Ofizialean, ondorengo zuzendariak ere badira: Alejandro Amenabar (Mientras dure la guerra, Gerra irauten duen bitartean), Louise Archambault (Il pleuvait des oiseaux), Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (La trinchera infinita, Lubaki bukaezina), James Franco (Zeroville), Belen Funes (La hija de un ladrón, Lapur baten alaba), Roger Michell (Blackbird), Guillaume Nicloux (Thalasso), Jose Luis Torres Leiva (Vendrá la muerte y tendrá tus ojos, Heriotza etorriko da eta zure begiak izango ditu).

Horiekin batera, Ina Weissek (Das Vorspiel), Adilkhan Yerzhanovk (A Dark Dark Man) eta David Zonanak (Mano de obra, Lan eskua) Urrezko Maskorra lortzeko aukera izango dute.

Gainera, txapelketatik kanpo, François Girarden The Song of Names eta Daniel Sanchez Arevaloren Diecisiete (Hamazazpi) ere izango dira, eta Sebastián Borenszteinen La odisea de los Giles (Gilen odisea) filma proiektatuko dute.