Itxi

kultura

Etorkizuna, kolokan

Erakundeen laguntzak handitzea eskatu dute euskarazko hedabideek

Erredakzioa

Publikoak ez diren euskarazko hedabideek kolokan ikusten dute etorkizuna, eta laguntzak % 25 handitzea eskatu diete erakunde publikoei. Egoeraren berri emateko kanpaina jarri dute martxan.

Euskarazko hedabide ez publikoek kolokan ikusten dute etorkizuna, eta laguntzak % 25 handitzea eskatu diete erakunde publikoei.

Urte hasieratik, bilerak egin dituzte Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiekin, bertako arduradunei sektoreak egungo krisiaren aurrean zer egoera&' || 'nbsp; duen azaltzeko.

Beren lana euskararentzat ezinbestekoa dela uste dute hedabide ez publikoetako langileek, baina, beren esanetan, hainbat baldintza premiazko dira
bizirauteko: diru laguntza publikoak %25 igotzea, publizitate instituzionalaren % 25 euskarazko hedabide horietara bideratzea, eta sektore mahai bat
sortzea, erakundeekin harremana lantzea.

Instituzioetatik elkarlanerako borondatea jaso dute, eta erakundeak prest agertu dira mahaia eratu eta harreman horiek bideratu eta sakontzeko. Dena den, krisia dela-eta, ezin izan dute lotu laguntzak epe laburrera handitzeko konpromisorik. Publizitateari dagokionez, oraingoz ez dago akordiorik, besteak beste zaila delako hau nola hedabideen artean banatzen den zehaztea.

Gizartea arazoaz ohartaraztea dute orain helburu, eta, horretarako, kanpaina jarri dute martxan, ''Duten garrantziaz jabetzeko faltan izan arte itxoiten dugu maiz'' lelopean.