Itxi

kultura

120  emanaldi, doan

Leioako Umore Azokaren 20. edizioa hasiko da ostegun honetan

Agentziak | Erredakzioa

Gaur, ostegunarekin, abiatuko da kaleko artisten azokaren edizio berria, eta igandean bukatuko da.

  • Leioako Umore Azoka

    Doako 120 emanaldi izango dira Bizkaiko herrian

Leioako Udalak antolatutako Umore Azoka Leioa kaleko artisten azokaren 20. edizioa hasiko da ostegun honetan, maiatzaren 16an, eta ikus-entzule guztiei zuzendutako doako 120 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu igandera arte, maiatzaren 19ra arte, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Inaugurazio jardunaldia 18:00etan hasiko da, eta 22 emanaldi eskainiko dituzte, guztira, gauerdira arte.

Leioan lehen aldiz ikusi ahal izango diren antzezlan guztiak Euskal Herriko konpainienak dira: Zanguango Teatroren "Al otro lado", Alvaro Mansoren "Reportero on Fire", Goitibera taldearen "Yijaaa!!!", Toni la Salen "Txontxongilo Bertsolariak", Salitre Teatroren "Mr. Soft. Silence dance o no", La Glo Zirko Dantzaren "Sacred" eta Circo Dabitxiren "La máquina y yo".

Ostiral, larunbat eta igandean ere egongo da zer ikusi, noski, Leioako kaleetan, eta, guztira, doako 120 emanaldi eskainiko ditu kale artisten jaialdiak.