kultura
Argazkilaritza
Migratzaileen karabanaren argazki bati eman diote World Press Photo saria
Agentziak | Erredakzioa
John Moore estatubatuarrak irabazi du urteko argazki onenaren saria World Press Photo lehiaketan.
-
Moorek 2018ko ekainaren 12an atera zuen argazkia, Texas hegoaldean
Mexikoren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko mugan negarrez ari den neskato etorkin baten irudia, Donald Trump presidenteak migrazioaren arloan ezarritako politika ankerrak apurtzen saiatu zen karabana bati John Moore estatubatuarrak ateratako argazkia, aukeratu dute argazki onenaren sarirako World Press Photo lehiaketan.
Sari hauen 62. edizioko epaimahaiaren ebazpenak dioenez, prentsako argazki onena “protesta publikoa” izan da AEBetako Gobernuak ume etorkinak senideengandik banatzeko hartu zuen erabakiaren aurrean, nahiz eta horrelakorik ez zen gertatu Mooreren argazkian protagonista den umearen kasuan, Yanela Rodriguez (hala du izena umeak) Sandra amarekin batera baitzihoan.
Moorek 2018ko ekainaren 12an atera zuen argazkia, Texas hegoaldean, Rio Grande ibarra esaten dioten inguru batean, Mexikoren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko mugan.
Estatubatuar argazkilaria mugako hainbat agenterekin zebilen, AEBetara bidean ziren dozena bat pertsona baino gehiago, hainbat familia, topatu zituenean, baina mugako funtzionarioek babes-eskatzaileen zentro batera eraman zituzten, Moorek azaldu duenez.
Getty Imageseko fotokazetariaren esanetan, bera aurrean zela behintzat, mugazainek “nahiko ondo” hartu zuten migratzaileen taldea.
Argazkilariaren arabera, irudiak islatzen du AEBetako Gobernuaren “zero tolerantzia” politikaren adibide bat, eta argazkiak Trump eragotzi zuen, nahiz eta ezerk ezin duen segurtatu argazkiaren arrakastak eragina izan zuenik Donald Trump estutzeko eta, azkenean, umeak eta familiak banatzeari uko egiteko.
Trumpen lantaldearen arabera, “lotsagarria” da negarrez ari zen ume bat irudia “erabili” izana neurri horren aurka.