kultura
Apirilak 3, 4, 6 eta 7
Emilio Sagik 'komedia lehergarri' bihurtu du 'Luna de miel en el Cairo' opereta
eitb.eus
Arriagan taularatuko du Bilboko antzokiaren zuzendari artistiko ohiak bere azken ikuskizuna, apirilaren 3, 4, 6 eta 7an.
-
Emilio Sagi Arriagako zuzendari artistiko ohiaren lana da egokitzapena. Argazkia: fernando Marcos.
Emilio Sagi eszena zuzendariak, 2008tik 2015era Arriaga antzokiaren zuzendari artistikoa izan zenak, “Luna de miel en el Cairo” ikuskizunarekin itzuliko da Bilboko antzokira.
Francisco Alonsoren operetari buelta bat eman dio Sagik, eta “komedia musikal dibertigarri” bihurtu du egokitzapen librean. Apirilaren 3, 4, 6 eta 7an ikusi ahalko da Bilbon Teatro de la Zarzuelaren ekoizpena.
"Luna de miel en El Cairo" Espainiako gerra osteko errebista musikalaren proposamena izan zen, eta Sagik komedia musikalaren eremura eraman nahi izan du. Protagonistak Beatriz Díaz eta David Menéndez dira.
Sarrerak salgai daude, 12 eta 42 euro arteko prezioan.