kultura
Gasteiz
Bibat museoak Arabako Paleolitoa errepasatuko du, hamargarren urteurrenean
Agentziak | Erredakzioa
Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa batzen dituen gasteiztar museoa hamargarren urtebetetzea ospatzen dihardu.
-
Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa batzen ditu gasteiztar museoak.
Bibat Gasteizko museoak ‘Jatorriak” inauguratu du asteartean, martxoak 26, Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa batzen dituen gasteiztar museoaren hamargarren urtebetetzean, Arabako Paleolitoa errepasatzen duen erakusketa.
Erakusketaz gain, gaurtik aurrera bisitariek Iruña-Veleiako Thoracatosa ikusi ahal izango dute. Thoracatusak bularreko armadura daramaten pertsonaien irudiak dira, eta erromatar garaian mota askotakoak izaten ziren.
Iruña-Veleiako thoracatusak 26 cm ditu, eta bururik eta gorputz adarrik gabeko enborra da. Pernoak sartzeko zuloak ditu ezker besoan eta lepoan. Ikerlariek uste dute etxeko objektua zela, familia aldare bateko kultuan erabiltzeko egina, eta, seguru asko, Marte jainkoaren errepresentazioa.