Itxi

kultura

Eusko Ikaskuntzak emanda

Jose Antonio Arana Martijarentzat 2010eko Manuel Lekuona Saria

Erredakzioa

''Mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa'' jasoko du Eusko Ikaskuntzak urtero ematen duen saria.

Jose Antonio Arana Martijarentzat izango da 2010eko Manuel Lekuona Saria. Hala erabaki du Eusko Ikaskuntzak, erakunde honen ustetan ''''mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa''''&' || 'nbsp; saria merezi duelako Arana Martijak.

Jose Antonio Arana Martija (Gernika, 1931) XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal musikaren ikerketa eta dibulgazioan maisua dugu. Bere lana zabala da, eta argitaratutakoen liburuen artean aipagarri dugu 1976an lehenengoz kaleratu zuen Música Vasca. Tokiko musikaren historiaren inguruan egindako lehen bilduma lan global, zabal eta dokumentatua izan zen hau.

Euskaltzaindiko liburuzain dugu 1978tik, eta euskaltzain oso ere bada 1988az geroztik.&' || 'nbsp; Jose Antonio Arana Martijak lan handia egin du dokumentalista eta bibliografo gisa, katalogo, kantutegi eta bestelako bilduma garrantzitsuak sortuz.

Eusko Ikaskuntzako kide ere badugu, eta Musika Saileko presidente izan zen 1987 eta 1990 urteen artean. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País eta Eusko Ikasketen Institutu Amerikarreko partaide ere bada Arana Martija.

Aipatzekoak dira baita Santa Cecilia eta Gernikako Andra Mari abesbatzen sorrera eta zuzendaritzan egindako lanak.

Manuel Lekuona Saria
1983an lortu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal kulturako pertsonalitateen onarpen gisa, beti ere, obra guztiak interes nabarmena badu. Aurreko edizioetan saritutakoen artean honokoak daude, besteak beste: Jorge Oteiza, José Miguel de Azaola, Justo Gárate, Bernardo Estornés, Carlos Santamaría, José Mª Jimeno Jurío, Eugène Goyheneche, Micaela Portilla, Elías Amézaga, Menchu Gal edo Manuel Lekuona bera.