Zinema
Oinarriak
Sortu, zuk zeuk, Kultura Bonuari buruzko iragarkia!
EITB
Adimena zorroztu eta erakutsi zure sormenerako gaitasuna: bidal iezaguzu Kultura Bonua zer den eta nola erabiltzen den azaltzen duen bideo bat eta eskuratu jokoan dauden hiru sarietako bat.
Zer da Kultura Bonua?
Eusko Jaularitzako Kultura Sailak abian jarri duen ekimena da Kultura Bonua. Liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko balio dezake. Bonoak 25 euro balio du, baina kanpaina honetara atxikita dauden 350 saltokietan 40 euroko gastua egin ahal izango du bonoaren jabeak.
Bonuak 2010eko abenduaren 13an jarriko dituzte salgai eta 2011ko urtarrilaren 20ra arte erabili ahal izango dituzu. Egun horretatik aurrera, bonuek ez dute baliorik izango. Bonuok BBK, Kutxa eta Caja Vital Kutxan erosi ahal izango dituzu.
Zer da Kultura Bonua Spot Lehiaketa?
eitb.com eta Kulturklik atariek abian jarritako bideo-iragarkien lehiaketa bat da eta Kultura Bonuak izan ditzakeen erabilera eta aplikazio ugariak erakustea du helburu. Oro har, kulturaren kontsumoa sustatu nahi du, eta, bide batez, kultura dibertsio-iturria izateaz gain, norbere burua aberasteko eta kultura garatzeko balio duela erakutsi.
Nork har dezake parte?
Edozein pertsonak edo taldek parte har dezake, amateurra zein profesionala izan, eta lanak banaka zein taldeka aurkez daitezke, bi lan pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez ere.
Nola har dezaket parte?
Oso erraza da. Bideo-iragarkia lehiaketak eitb.com-en duen orrialdera igo beharko duzu. Bertan aurkituko duzun inprimakiaren eremu guztiak bete eta lehiaketaren oinarriak onartu beharko dituzu. Iragarkiak gehienez ere 40 segundoko iraupena eta 2 GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko du. Bideoa AVI, MOV, MP4, FLV, MPEG, 3GP eta MKV formatuetan aurkeztu ahalko da. Eta ez ahaztu bideoaren amaierari lehiaketaren webgunean parte-hartzaileen esku utzi dugun kareta erantsi beharko diozula.
Zer sari daude jokoan?
Lehiaketak hiru sari izango ditu: lehenengo sariak 3.000 euro emango dizkio iragarki onenari; hurrengo sailkatuarentzat 2.000 euro izango dira, eta ikusleen saria lortzen duenak, berriz, 1.000 euro irabaziko ditu. Horrez gainera, ikusleen saria hautatzeko botoa ematen dutenen artean bi sari zozkatuko dira; 40 euroko bost Kultura Bonu izango ditu bakoitzak.
Irakurri Kultura Bonua Spot Lehiaketaren oinarriak.