kultura
Abuztuak 11 - irailak 9
La Cubana izango da Aste Nagusiko programazioaren protagonista Arriagan
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko antzokiak “Adiós Arturo” kataluniar konpainiaren komedia zoroa hartuko du abuztuaren 11tik irailaren 9ra.
Arriaga Bilboko antzokiak “Adiós Arturo” La Cubana kataluniar konpainia ospetsuaren azken ikuskizuna eskainiko du Aste Nagusiko jaietako programazioan, talde beteranoaren komedia zoro eta surrealista.
Konpainia abuztuaren 11tik irailaren 9ra egongo da Arriagan, Bilbon bueltan, 2013ko eta 2004ko udetan “Campanadas de boda” eta “Mamá, quiero ser famoso” lanekin arrakasta handia bereganatu eta gero.
“Adiós Arturo” lanak “antzerkia du hizpide, egunero bizitzetan jendeak egiten duena; kaleetan den antzerkia, merkatuetan, lantokietan, familian, lagunekin eta gizarte harremanetan, denetariko ekitaldietan erabiltzen den interpretazio gaitasuna, hala nola jaietan, ezkontzetan, batailoetan, jaunartzeetan eta hiletetan”, Arriagak ohar batean azaldu duenez.
La Cubanak 18 antzerki sortu ditu, besteak beste “Cómeme el coco, negro” eta “Cegada de amor” arrakastatsuak, 1980an Vicky Plana eta Jordi Millán egungo zuzendariak eratu zutenetik, eta 1983an profesionaldu zen, nahiz eta amateur izateko bokazioz jaio.
Ikuskizun honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 eta 36 euro arteko prezioan.