Itxi

kultura

Agurra

Xabier Lete, euskal kulturaren erreferente baten biografia

Erredakzioa

Bertsolaritza, heriotza, aberria... hizpide zituen Lete bere poemetan. 66 urterekin hil den oiartzuarra gogora ekarriko digu beti Izarren hautsa egun batean abestiak.

Hogeita bost urteko borrokaren ostean, 66 urteko Xabier Lete Begaretxe (Oiartzun, 1944ko apirilak 5 - Donostia, 2010eko abenduak 4) poeta eta abeslaria larunbat honetan hil da Donostia ospitalean liseri-aparatuko gaixotasun baten ondorioz.

1986an abiatu zuen bere ibilbide poetikoa Letek, Egunetik egunera orduen gurpilean liburua kaleratu zuen eta, besteak beste, Xabier Lizardi ardatz zuten bi liburu argitaratu zituen. Hala nola, heriotza, Nafarroa, bizitza ulertzeko moduen inguruko hausnarketak, aberria, munduaren ikuspegi kristaua... hizpide zituen bere poema liburuetan.

Zenbait lanengatik saritu dute oiartzuarra. Euskaltzaindiak Felipe Arrese Beitia poesia golardoa eman zioten Zentzu antzaldatuen poemategiagatik (90eko hamarkadan argitaratua. Egunsentiaren esku izoztuak lanari esker, poesiaren Kritika Saria eta Euskadi Literatur Saria jaso zuen 2009an.

&' || 'nbsp;

Izarren hautsa egun batean

Lourdes Iriondo bere bikotekideak animatuta, kantagintzari ekin zion Letek. Ez Dok Hamahiru mugimenduko sortzaileetako bat izan zen eta bere zenbait poema abesti hunkigarri bilakatu zituen, esaterako, Sinesten dut, Izarren hautsa egun batean, Xalbadorren Heriotza, Habanera eta Ez nau izutzen negu hurbilak.

Kontzertuak emateari utzi zion 1978an eta Muga aldizkariarentzako kolaborazioak egin zituen. 90eko hamarkadan, oholtzara igo zen Antton Valverderekin, baina emanaldi gutxi eman zituen gaixotasun arazoak zirela eta.

Bertsolaritza gustuko zuenez, bertsolaritzaren istoriari errepaso egiten zieten zenbati disko kaleratu zituen ELKAR argitaletxearekin 2002an.

&' || 'nbsp;

Ibilbide politikoa

Gipuzkoako politikagintzan jardun zuen 80eko hamarkadaren hasieran. Foru Aldundiko Kultura zuzendari izendatu zuten 1983an eta EAJren Kultura diputatua izan 1985ean.

&' || 'nbsp;