kultura
Akordioa
Eusko Ikaskuntzak Euskadiko Artxibo Historikoaren esku utzi du bere funtsen zati bat
2.000 kutxa bete material kontsultatu ahalko dituzte aurrerantzean historialari eta bestelako ikertzaileek Artxibo Historikoan, Bilboko Maria Diaz Harokoa kalean.
-
Iñaki Dorronsoro eta Bingen Zupiria, akordioaren aurkezpenean
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Eusko Ikaskuntzak akordio historikoa sinatu dute gaur, elkarte horrek bere funtsaren zati bat Euskadiko Artxibo Historikoaren esku uzteko.
Sortu zeneko mendeurrena ospatzen ari den elkarteak lagatako materialaren barruan Gaur egungo Historiaren Agiri-dokumentuen Biltokian azken lau hamarkadetan jasotako dokumentazioa dago, orain arte Eusko Ikaskuntza arduratu baita hori gordetzeaz.
Halaber, Eusko Ikaskuntzari hainbat familiak (Santiago Cunchillos, Eugéne Goyheneche, Arteaga-Aznar eta Alfonso Sastre-Forest, tartean) eta elkartek emandako funtsak ere utziko dituzte Artxiboan. Material hori guztia, 2.000 kutxa inguruan gordea, Artxibo Historikoan kontsultatu ahalko dute historialari eta ikertzaileek.
Halaber, 8.217 liburu eta aldizkarien 2.367 zenbaki dituen liburutegia ere gordeko du Eusko Ikaskuntzak.
Material hori guztia Euskadiko Artxibo Historikoan egongo da aurrerantzean.