Itxi

Albisteak

Azaroaren 26tik 28ra

Nazioarteko komikigile esanguratsuenak Getxoko IX. Komiki Azokan

Erredakzioa

Antonio Altarriba, Paco Roca, Frederik Peeters, Stuart Immonen edo Gilbert Shelton bezalako autoreek parte hartuko dute. Radio Euskadiko 'Pompas de Papel' saioak omenaldia jasoko du aurten.

Igandea bitartean Gilbert Shelton, Stuart Immonen eta Frederik Peeters bezalako IX. Getxoko Komiki Azokan egongo dira. The Fabulous Frak Frothers bildumaren egilea da Shelton, eta Immonen, aldiz, Superman, Hulk, The Legion of Super Heroes, X-taldea, Lau izugarriak, Ultimate X-Men eta Spider-Man serieetan egindako lanagatik dugu ezagun. Frederik Peeters da aurtengo hirugarren egilea, Europako komiki berriaren adierazlea.

Espainiako Komiki Saria eskuratu berri duen Antonio Altarriba gidoilaria ere Getxoko Komiki Azokan izango da.Zaragozan jaioa, Gasteizen bizi da Altarriba, eta Astiberri euskal argitaletxearekin lotura handia du. Altarriba eta Kim ilustratzailea dira aurtengo Komiki Sari Nazionalaren irabazleak, El arte de volar lanarekin. Aurtengo sarituaz gain, 2008ko irabazlea ere izango dugu aurten Getxon. Paco Roca egilea geurean izango da, El invierno del dibujante azken lana aurkezteko.Radio Euskadiko ''''Pompas de Papel'''' saioak ere aipamena izango du aurten, komikien mundua hedatzeko egiten duen lanagatik.

Ohi bezala, Areetako geltokiko plazan izango da hitzordua, eta bederatzigarren edizio honetan 80 stand izango ditugu ikusgai. Horietan komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak eta argitaletxeak egongo dira. Esparru komertzialaz gain, hainbat ekitaldi egingo dituzte hiru egunetan zehar.

Erakusketak ez dira faltako aurten. Azokan bertan, Javier de Isusi, Ken Niimura eta Angel Unzueta egileen monografikoak izango dira ikusgai.