Itxi

kultura

Heriotza

Marian Arregi musikari eta dantzaria zendu da

eitb.eus

Arregik lan handia egin du euskal dantza eta musika tradizionala azaleratzeko, eta Benito Lertxundi eta Xabier Lete musikariak laguntzen jardun zuen, besteak beste.

  • Arregi, Juan Antonio Urbeltzen ondoan, Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuten egunean

    Arregi, Juan Antonio Urbeltzen ondoan, Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuten egunean

Marian Arregi musikari eta dantzari zendu da, bizitza osoan euskal musika eta dantza tradizionala berreskuratzeko lan handia egin eta gero Juan Antonio Urbeltz bikotekidearekin batera.

1960ko hamarkadan hasi zen Arregi euskal dantza sustatzen, eta Argia dantza taldearen zuzendaritza musikala gidatu zuen, besteak beste. Gainera, beste ekimen askotan hartu zuen parte, hala nola Kemen, Ez Dok Amairu...

2015ean, Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion Foru Aldundiak, Urbeltzekin batera, eta 2017an Txondorra Olentzeroren Adiskideak Elkarteak Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean ematen duten saria eman zieten, herri kulturaren alde egindako lanagatik.