Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

kultura

Jaiak

'Addams familia' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Euskalduna jauregian egongo da ikusgai abuztuaren 16tik irailaren 2ra, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

1:16

"Addams familia" musikala Bilboko Aste Nagusian izango da ikusgai, Euskalduna Jauregian, abuztuaren 16tik irailaren 2ra, Esteve Ferrer obraren zuzendari artistikoak azaldu duenez.

Ferrerek eta musikala egiten duten aktoreek, Morticia, Gomez eta Miercoles pertsonaiez jantzita, eta Lorea Bilbao Kultura arloko foru diputatuak ikuskizunaren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean. Sarrerak salgai daude.

Abeslariak, aktoreak, dantzariak eta akrobatak arituko dira oholtza gainean. Euskalduna etxe handi bilakatuko dute: "antzerkiaz gain, komedia, samurtasuna eta ikuskizuna" izango dira nagusi.

Obra 2009an estreinatu zuten Chicagon, eta 2010ean iritsi zen Broadwayra. Gaztelaniazko bertsioa Madrileko Calderon antzokian antzeztu zuten lehen aldiz joan den urrian.

Letsgo Companyk ("The Hole" eta "Dirty Dancing") ekoiztuta, hogei bat artista ez ezik, sei musikarik Broadwayko obraren jatorrizko partitura joko dute zuzenean.