kultura
Bizkaia
Gaztelugatx, Europako bigarren zinema kokalekurik onena
agentziak | erredakzioa
Irabazlea Gorlitz (Alemania) herria izan da, Budapest Hotel Wes Anderson zinemagilearen filmagatik.
-
Gaztelugatx, 'Game Of Thrones'en
European Film Commission Network (EFCN) sareak Gaztelugatx hautatu du Hamarkadako Europako bigarren zinema kokalekurik onena gisa, Europako kokalekurik onena sariaren barruan, 2016ko udazkenean Bizkaiko txoko horretan Game of Thrones telesaila filmatzeko lanak egin ondoren.
Irabazlea Gorlitz (Alemania) herria izan da, Budapest Hotel Wes Anderson zinemagilearen filmagatik.
"Kostaldeko kokapen enblematikoa lehiaketako finalisten zerrendan egotearen ondorioz, Bilbo-Bizkaia nazioartean aintzatetsi dute filmak, telesailak nahiz edozein ikus-entzunezko ekoizpen filmatzeko erreferentziazko toki gisa", azaldu zuen irailean Bizkaiko Foru Aldundiak.
Europako ikusleek izan dute azken hitza, haiek emandako botoen bitartez aukeratu baita irabazlea. Europa osoko ikus-entzunezko sektorearen eta zinemako profesionalak biltzen dituen Cineuropa plataformaren webgunean egin da bozketa.
Gaztelugatx, 'Game Of Thrones'en
Hauek izan dira 11 finalistak
Gaztelugatx, Game of Thrones (2016) Bermeo, Bizkaia.
Antiparos uhartea, Suntan, Argyris Papadimitropoulos (2016), Grezia.
Wroclaw hiria, Bridge of Spies, Steven Spielberg (2015), Polonia.
Dubrovnik hiria, Game of Thrones (2012-2014), Kroazia.
Kaštilaceko gaztelua, Game of Thrones (2014-2016), Kaštela, Kroazia.
Görlitz hiria, The Grand Budapest Hotel, Wes Andserson (2014), Alemania.
Guadalquivir ibaiko Minima uhartea, La Isla Mínima, Alberto Rodriguez (2014), Sevilla.
Karakalaren termak, La Grande Bellezza, Paolo Sorrentino (2013), Erroma, Italia.
Val Senales glaziarra, Everest, Baltasar Kormákur (2015), Tirol, Italia.
Valldal - Juvet Landscape hotela, Ex Machina (2014), Norvegia.
Viena hiriburua, Mission: Impossible - Rogue Nation, Christopher McQuarrie, Austria.