kultura
Antzerkia
‘Obabakoak’, agertoki gainera
N.V. | eitb.eus
Urrian Bernardo Atxagaren eleberri mitikoa Arriagako agertoki gainera eramango duen aktore taldea entsegu lanetan da buru-belarri, Calixto Bieitok egindako moldaketa prestatzen.
Bernardo Atxagak 1988an argitaratu zuenetik, ‘Obabakoak’ eleberriak bide luzea egin du, beste edozein euskal eleberri modernok baino luzeagoa: hamaika hizkuntzatara eraman da, han-hor-hemen saritu dute, zinemarako egokitzapena egin dute…
Orain, Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoaren eskutik, antzerkirako egokitzapenaren bidez jakin ahal izango da Obabako unibertsoaren berri: Geografiako irakaslea, Esteban Werfell, maistra, muskerra…
Harrobia Bilboko espazioan ari da lantaldea entseguak egiten, Calixto Bieitok gidatuta. Haren esanetara, Joseba Apaolaza, Ylenia Baglietto, Gurutze Beitia, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Karmele Larrinaga, Itziar Lazkano, Koldo Olabarri, Lander Otaola eta Eneko Sagardoy aktoreak daude.
Arriaga antzokian egingo dute lanaren estreinaldia, lehenengo euskaraz urriaren 18tik 21era eta gero gaztelaniaz, azaroaren 23tik 26ra. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
aude dagoeneko.