kultura
Arkeologia
Grabatu paleolitikoak aurkitu dituzte Deban, Arbil V kobazuloan
Agentziak | Erredakzioa
Duela 11.000 eta 15.000 urte arteko grabatu hauek zenbatuta, arte parietalaren laginak dituzten hamaika kobazulo daude Gipuzkoan.
Duela 11.000 eta 15.000 urte arteko grabatu paleolitikoak aurkitu dituzte Arbil V Debako kobazuloan, eta, ondorioz, lurralde horretako hamaika leizetan atzeman dituzte honezkero historiaurreko artearen laginak. Duela hamar urtera arte, arte parietalaren bi erakusgarri soilik zeuden Gipuzkoan: Altxerri eta Ekain.
Arbil V eta Sustraixako Kobea izenez katalogatutako kobazuloak, Lastur bailaran (Deba), grabatu figuratiboak gordetzen ditu, ziurrenik Madeleine aldikoak. Bi animaliaren irudi osoak eta beste biren zatiak zehaztu dituzte dagoeneko: figura osoa orein eme bat da eta beste orein ar bat, ziurrenik elur oreina.
Alvaro Arrizabalaga arkeologoaren esanetan, aurkikuntza hauen guztien atzean arte parietalarekiko interes berritua eta ikerketak egiteko modu berriak daude; izan ere, azkenaldian, “hondar arkeologikoak bilatzeko, lurrera begiratzetik artea bilatzeko hormetara begiratzera” pasatu da.