Itxi

kultura

Zazpigarren denboraldia

Euskal Herriko irudiak erakutsi dituzte 'Game of Thrones'en estreinaldian

Euskadi Irratia

Bart, telesailaren zazpigarren denboraldiaren lehen atala estreinatu dute, eta Itzurungo hondartza eta Gaztelugatx agertu dira dagoeneko.

0:49

Gaur goizaldean, “Game of Thrones” telesailaren zazpigarren denboraldiko lehen atala estreinatu dute, zale andana baten egarria asetzeko.

Euskal zaleentzat, gainera, denboraldi berezia izango da, zeresan handia eragin baitzuen gurean 2016ko udazkenean euskal kostaldean egindako grabazioak, eta ikusmin handia zegoen hartutako irudien emaitza ikusteko.

Lehenengo kapituluan, agertu dira dagoeneko Itzurungo hondartza eta Gaztelugatxeko Done Joane. Gainera, bart ikusitakoaren arabera, argi geratu da denboraldi honen ibilbidean garrantzia handia izango duela bertan gertatzen denak.

Euskal kostaldean, Zumaian, Barrikan eta Gaztelugatxen aritu zen, zehazki, HBO katea grabatzen.