Itxi

kultura

Leioa

Umore Azokak Ertza eta Suitzako eta Valentziako bi konpainia saritu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Kaleko artisten Leioako azokaren hamazortzigarren edizioan, “Meeting Point” Ertza konpainiaren lanak irabazi du kaleko euskal ikuskizun onenaren saria.

  • "Meeting Point" kaleko euskal ikuskizun onena, Umore Azokan.

    "Meeting Point" kaleko euskal ikuskizun onena, Umore Azokan.

Ici’Bas suitzar konpainia, Maduixa valentziarra eta Ertza euskal herritarra saritu dituzte Leioako XVIII. Umore Azokan, Bizkaiko udalerri horretako udalak antolatzen duen kaleko artisten jaialdian.

Guztira nazioarte mailako 50 konpainiak hartu dute parte artisten topagunean, joan den ostegunetik igandera bitartean.

Ikuskizun edo artista berri onenaren saria Ici’Bas suitzar konpainiari eman dio Leioako Umore Azokako hamazortzigarren edizioaren epaimahaiak, “L’envers” lanaren “abiapuntu berritzaileagatik, freskotasunagatik eta kaleaz egiten duen erabileragatik”, azokatik azaldu dutenez.

Maduixa valentziar konpainiak, bestalde, kaleko ikuskizun onenaren saria irabazi du “Mulier” lanagatik; izan ere, epaimahaiko kideen iritziz, bertan agerian gelditzen dira “sentiberatasuna, konpromisoa eta exekuzio garbia, eta, gainera, keinua koreografiaren zati gisa erabiltzen dute eta unibertso femeninoan sakontzen dute”.

Ertza taldeari kaleko euskal ikuskizun onenaren saria eman diote, “Meeting Point” lanagatik, “hainbat mintzaira eta diziplinaren bidez sinbolismoz eta irudimenez gainezka” dagoen ikuskizuna dela iritzita.

Halaber, Umore Azokak ohorezko saria eman zion Trapu Zaharra euskal konpainiari, 35 urteko ibilbidearen omenez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Leioa albisteak