Itxi

kultura

Erakusketa

Inoiz egindako ‘Titanic’en maketa handiena, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

Euskalduna Jauregiak “Titanic: The reconstruction” erakusketa hartuko du abenduaren 15etik otsailaren 19ra, eta ontziaren inoizko maketarik handiena erakutsiko dute bertan, besteak beste.

Hondoratu zenetik ia 105 urtera pasatu direnean, “Titanic” ontzi mitikoa Euskalduna ontziola egon zen tokian porturatuko da: Euskalduna Jauregiak “Titanic: The reconstruction” erakusketa hartuko du abenduaren 15etik otsailaren 19ra,

Bilduman, ontzia hondoratu zen garaiko jatorrizko hainbat gai paratuko dituzte, baita orduko argazkiak ere, baina erakusketaren objektu nagusia 12 metro luze eta 4,5 metro zabal den “Titanic”en eta ontziratze kaiaren maketa izango da, 1:30 eskalan egindakoa. Orain arte inoiz egin den handiena da.

Erakusketarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 eta 10 euro arteko prezioan, Euskalduna Jauregiko leihatilan eta horren webgunean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, elementu piloa bildu dute: muntaketa lanen planoak, erremintak eta bestelako materialak; nabigaziorako lanabesak; ontzia eta bertako bizimodua hobeto ezagutzen laguntzen duten jatorrizko argazki eta elementuak; jatorrizko festa jantziak; bidaiari batzuen gai pertsonalak...

Azkenik, bisitariek maketa handia ikusi ahalko dute, 3.000 argiri esker, istriborretik zabalik.