Albisteak
Batzarra
Tabakalera: aurrekontu murrizketa eta hausnarketa urtea bukatu arte
Erredakzioa
Proiektua ez gelditzeko erabakia hartu dute. Hala ere, hainbat aldaketa jasango ditu egitasmoak. Bihar, ostirala, erabakiko du administrazio kontseiluak zer egin eraikinarekin ordura arte.
Tabakalera egitasmoa ez da bertan behera geldituko, baina proiektuaren ezaugarriak aldatu egingo dira, ''''bai alderdi arkitektonikoari dagokionez eta baita funtzionamenduaridagokionez ere''''. Aldaketa horien ondorioz aurrekontuan funtsezko murrizketa izango da, eta lanek atzerapena jasango dute.
Horrela erabaki dute gaur proiektua bultzatzen duten hiru instituzioek (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak) Gipuzkoako hiriburuan egin duten tentsio handiko bilera batean.
Hiru erakundeetako ordezkariek ez dute Odon Elorza alkateak planteatutako atzerapenaren inguruko erabaki ofizialik hartu. Hori bai, proiektua birplanteatzeko erabakia hartu dute, egungo egoera ekonomikora modaltzeko. Aurrekontuan funtsezko murrizketa izango da, baina oraindik ez dakigu zenbatekoa. Hausnarketa prozesua irekitzeko erabakia hartu dute, eta hausnarketa prozesu horri epea ere jarri diote: urte bukaera.
Hiru instituzioetako ordezkariek proiektuaren aldeko apustua azpimarratu dute, eta Tabakalerak ''''herri proiektua'''' izaten jarraitzen duela adierazi dute, ''''bizirik dagoen eta elkarrekin aurrera daramagun herri proiektua''''. Zentsu honetan, jakitera eman dute ''''Tabakaleraren bihotza'''', ikus-entzunezko edukiak sortzeko gune gisa, definitua dagoela eta badagoela jada ''''ibilbide orri bat'''', ''''gaurtik aurrera'''' proiektuaren lehen fase bat martxan jartzeko aukera ematen duena. Beraz, ikus-entzunezko zentroari hasiera emango zaio,baina Artelekun.
Gaur hartutako erabaki hauek guztiak Tabakalerako Administrazio Kontseiluak berretsi beharko ditu, bihar. Batzar horretan erabakiko du administrazio kontseiluak Tabakaleraren etorkizuna aztertzen duten bitartean erakinarekin zer gertatuko den, eta eraiste lanak egingo diren ala ez. Izan ere, horrela ez bada erakina argi indarrik gabe geratuko da.