Albisteak
Polemika
Elorza: "Tabakalera garrantzitsua da, baina ez du lehentasunik"
Redacción
Administrazio kontseilua (Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak osatua) bilduta dago oraindik.
Atzo Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendariak egindako adierazpenak zehaztu nahi izan ditu gaur Odon Elorza Donostiako alkateak. Bere ustez, egitasmo garrantzitsua da Tabakalera, baina ez du lehentasunik. Ez omen da horrelako zerbait planteatzen duen lehen aldia, izan ere, bertako telebista batean antzeko deklarazioak egin baitzituen, azaldu duenez. Gainera, Tabakaleran egingo diren lanen kostuari buruzko hausnarketa egiteko eskatu du eta lanen atzerapena eskatu du.&' || 'nbsp;
Bestalde, Markel Olano Gipuzkoako diputatuak jakinarazi du Tabakaleraren alde "apostua egiten" jarraituko duela, "ikusentzunezko zein kultur edukien faktoria" izan delakoan. Bere ustez, Tabakalera "ez da egoeraren araberako behar bat, herriaren estrategia" baizik.
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundikoa eta Odon Elorza Donostiako alkatea bildu egin dira eguerdian, Tabakaleraren inguruan hitz egiteko, alkateak proiektuaren luzamendua eskatu eta gero.
Bertako instituzioekin modu "zintzo eta lehialean" arituko dela azaldu du Olanok.
Egitasmoarekin duen "konpromisoa" zehaztu du eta bere alde egiten "jarraituko" duela adierazi du. Gainera, "instituzioen arteko kolaborazioan sinistu" egin duela, "baita Tabakaleran ere".