Itxi

Albisteak

Berriz pentsatu behar

Ostiraleko agur festa bertan behera utzi du Tabakalerak

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak osatzen dute administrazio kontseilua, eta lanak berriz pentsatzeko bilduko dira ostegunean. Tabakalerako zuzendariak ukatu egin du ''gerra'' prozesua.

Tabakalera eraikinari agur esan behar zioten ostiralean, baina ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, ez da jai hori ospatuko. Administrazio kontseiluak (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak osatua) egitasmoa berriz pentsatzeko beharra azaldu du, eta ostegunean, hilak 20, bilduko dira, "lanen balioaren inguruan hausnartzeko", Blanca Urgellen hitzetan.

Administrazio kontseiluak hartuko duen erabakiaren zain, Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendariak proiektuaren inguruko hainbat atal argitzen dituen idatzia argitaratu du gaur Tabakalerako web gunean bertan. Bertan argi utzi du Tabakalerarena ''''negoziazio eta akordio bilaketa-prozesua'''' dela, eta, beraz, egunkari batean erabilitako ''''gerra'''' terminoaren erabat kontrakoa. Muñozek gogoratu du obraren erabateko kostuak ez duela aldaketarik jasan arkitektura lehiaketaz geroztik . ''''Beraz, hiru erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak) ezin hobeto ezagutzen zuten obraren erabateko zenbatekoa, eta erritmoak eta finantzaketa moduak hitzartuta zeuden'''', esan du. Hiriko alkateak eta batzorde betearazleko kideek Tabakalerako Negozio Planaren eta gastu eta diru-sarreren aurreikuspenen hainbat zirriborro jaso dituztela gaineratu du zuzendariak, eta jakitera eman du Tabakalerako lantaldetik eta erakundeetatik lanean ari direla krisi ekonomikora egokitzeko eta bideragarri izateko formulak bilatzeko. Zentsu honetan, gogoratu egin du fabrikaren itxieraren zein obren hasieraren datak, eta une hori ospatzeko asmoa batzorde betearazlean eztabaidatua eta onartua izan zela.&' || 'nbsp;Bestalde, argi utzi nahi izan du ez zuela alkateak Tabakalerarentzat ''''luzamendu'''' bat eskatu nahi zuelako berririk.

Deialdiak bertan behera

Proiektu honen inguruan hurrengo egunetarako aurreikusita zueden deialdi guztiak bertan behara gelditu dira, baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak eraikinaren eraiste lanen inguruko informazioa argitaratu du gaur. Zehazki, lanak Lurgoien enpresari esleitu zaizkiola jasotzen da bertan. Biltegia eta eraikin nagusiaren estaldura eta instazioak eraisteko lanen inguruko informazioa da argitaratutakoa, eta 276.858 euroko kostua izango dutela jakinarazi dute (BEZ kanpo). Lanak egiteko epea 20 hilabetekoa izango omen da.

Urgell hausnarketaren alde

Egungo krisi egoera kontutan hartuta, eta defizit publikoa murrizteko beharra dela-eta, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Tabakalerako proiektuaren inguruko hausnarketaren alde agertu zen atzo. Zehazki, proiektuaren kostuaren eta lanen atzerapenaren inguruko hausnarketa proposatu zuen. Maiatzaren 31rako zegoen aurrikusita egoitza berriaren lanen hasiera.

Odon Elorza Donostiako alkateak Tabakalerako lanen luzamendua eskatzeko egindako adierazpenen ondoren, ''''leialtasun instituzionalaren'''' aldeko deialdia egin zuen sailburuak. Proiektuan parte hartzen duten hiru instituzioek (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak) bihar batzartuko dira, baina Urgellek ez du Jaurlaritzaren jarrera zein izango den aurreratu. Hala ere, argi utzi du Jaurlaritzak lehendik eginda daukala hausnarketa, eta konklusio propioak dituela.

Aldundiak uste du proiektua egungo egoera ekonomikora egokitu behar dela

Donostiako alkatearen adierazpenen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuarekiko bere konpromezua agertu zuen. Maria Jesus Aramburu Kultura diputatuak proiektua ''''egungo egoerara egokitzea'''' proposatu zuen. Zentzu honetan, gogoratu egin du Foru Aldundiarentzat "Tabakalera egitasmo estrategiakoa izan dela, dela eta izango dela", nahiz eta egoera ekonomikoak berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara egokitzera behartuko dituen.