Albisteak
Defizit publikoa
Urgell, Tabakalerako kostua eta atzerapena aztertzearen alde
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua egungo egoerara moldatzea proposatzen du, eta berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara ''egokitzea''.
Egungo krisi egoera kontutan hartuta, eta defizit publikoa murrizteko beharra dela-eta, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua Tabakalerako proiektuaren inguruko hausnarketaren alde agertu da. Zehazki, proiektuaren kostuaren eta lanen atzerapenaren inguruko hausnarketa proposatu du. Maiatzaren 31rako zegoen aurrikusita egoitza berriaren lanen hasiera.
Odon Elorza Donostiako alkateak Tabakalerako lanen luzamendua eskatzeko egindako adierazpenen ondoren, ''''leialtasun instituzionalaren'''' aldeko deialdia egin du sailburuak. Proiektuan parte hartzen duten hiru instituzioek (Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak) bihar egingo dute batzarra, baina Urgellek ez du Jaurlaritzaren jarrera zein izango den aurreratu. Hala ere, argi utzi du Jaurlaritzak lehendik eginda daukala hausnarketa, eta konklusio propioak dituela.
Aurrezpena sail guztien artean aztertu beharra
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lan Publiko eta Garraio sailburua ere Tabakaleraren inguruan aritu da gaur.&' || 'nbsp;Gobernu zentralak gastua murrizteko jakitera eman dituen neurriek Tabakalera bezalako proiektuetan izan dezaketen eraginari buruz galdetuta, Arriolak gogoratu du bere sailak ez duela modu autonomoan funtzionatzen. ''''Gastu publiko murrizteko neurriek autonomia guztietan eragina izango dute, eta, beraz, Euskadin ere'''' esan du; hori dela-eta, ''''Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren testuingurua kontutan hartuta aztertu beharko da aurrekontu hau. Eusko Jaurlaritzako sail guztien artean aztertu beharko da non aurreztu daitekeen''''. Dena dela, zuzentzen duen sailaren helburua inbertsiorako gaitasuna mantentzea dela gogoratu du Arriolak. Zentsu honetan, ''''egun martxan dauden proiektuak eta etorkizunean herri honentzat garrantzi handikoak izan daitezkeen egitasmoak'''' aurrera eramatearen beharra defendatuko duela ere jakitera eman du.
Proiektua egungo egoerara egokitu beharra
Odon Elorza Donostiako alkateak Tabakalerako lanen luzamendua eskatzeko egindako adierazpenen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektuarekiko bere konpromezua agertu du gaur. Maria Jesus Aramburu Kultura diputatuak proiektua ''''egungo egoerara egokitzea'''' proposatu du. Zentsu honetan, gogoratu egin du Foru Aldundiaretzat ''''Tabakalera egitasmo estrategiakoa izan dela, dela eta izango dela'''', nahiz eta egoera ekonomikoak berau finantzatzen duten instituzioen baliabideetara egokitzera behartuko dituen.