Itxi

Albisteak

SGAE

Europak atzera bota lezake Espainiako kanon digitala

Erredakzioa

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatu Nagusiak jakinarazi duenez, Espainian ezarri den kanon digitala ilegala da, ekipo eta erreprodukzio material guztietan inposatzen delako.

Verica Trstenjak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatu Nagusiak esan duenez, kopia pribatuetarako erabiltzen ekipotan ezarri behar da kanon digitala, eta ez guztietan.

"Ekipo, aparailu eta erreproduzitzeko material guztietan kopia pribaturako ezartzen den kanona (Espainian gertatzen den bezala)" ez da Europar Batasuneko araudiarekin bateragarria, azaldu du txostenak. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko Abokatu nagusiaren ustez, "eskubidearen erabileraren eta kopia pribatuagatik ematen diren ordainak arteko erlazio estua" bilatu behar da.&' || 'nbsp;

Abokatuak hartzen dituen erabakiak ez dira lotesleak Justizia Auzitegiari dagokionean, baina kasu gehienetan abokatuak hartutako bideari jarraitzen dio. Modu independientean, dagokion gaiari emaitza juridikoa proposatzen du. Justizia Auzitegiko epaileak eztabaidan hasiko dira honen inguruan eta gutxi barru jakinaraziko dute emaitza.

Europar Batasuneko araudiarekin bat egiteko, tasa mota hori -egile, artista eta ekoizleen aldekoa- ekipo eta erreprodukzio digitaleko materialetan ezarri daiteke, kopia pribatua egiteko erabiltzen badira. Ezin da, inolaz ere, enpresa eta profesional guztiei, askotan beste helburu batzuetarako erabiltzen baitute, modu argian.

SGAEren eta PADAWAN enpresaren arteko auziari dagokio: azken horrek memoriak, CD-Rak, CD-RWak eta MP3 aparailuak saltzen ditu. SGAEk PADAWANi 16.759,25 euroko ordaina eskatzen dio, 2002ko irailaren eta 2004ko irailaren artean saldutako gailuengatik.

Erabilera pribaturako erreprodukzioa aitortzen du Espainiako araudiak, egilearen baimenik gabe.