kultura
Argazkilaritza
Begoña Zubero bilbotarra, Poren ertzetik Italiari begira
eitb.eus
Argazkilariak “Extraordinary visions / L’Italia ci guarda” Maxxi XXI. mendeko artearen Erromako museo nazionalaren erakusketan parte hartu du.
-
"Pesaggio Industriale" sailaren bi irudi erakutsiko ditu Zuberok
Maxxi Erromako museoak Begoña Zubero argazkilariaren (Bilbo, 1962) bi argazki aukeratu ditu “Extraordinary visions / L’Italia ci guarda” Italiako eta nazioarte mailako argazkilarien erakusketa kolektiborako. Bihar inauguratuko dute erakusketa, eta urriaren 23ra arte egongo da ikusgai.
Italiako Errepublikaren jaiotzaren hirurogeita hamargarren urteurrenaren kariaz antolatu dute erakusketa, eta herrialdearen historiako azken 30 urteen atlas poetiko eta dokumentala izan nahi du.
Zubero Bilbon eta Erroman bizi da, eta “Poko jendea” saileko bi irudi erakutsiko ditu Erromako museo modernoan. Sail horretan, italiar zinema neorrealistaren espazioetan murgiltzen da.
"GDP: Serie Paesaggio Industriale nº 7", Begoña Zubero