Albisteak
Bigarren hiruhilekoa
150 kultur ekitaldi baino gehiago, Iruñeko Civivox aretoetan
Erredakzioa
1972ko Iruñeko Topaketak eta hiriko harresien historia ulertzeko hainbat ziklo izango dira datozen hilabeteotan Nafarroako hiriburuan. 'Estrena 2010. Antzerki eta dantza erakusketa' ere egingo dute.
Iruñeko Udalak jakitera eman duenez, Condestable Civivox aretoaren lehen urteurrena ospatuko dute datozen hilabeteotan. Gainera dantza esperimentala lantzeko tailerrak ere izango dira, eta Estrena 2010 izeneko programa ere geratuko dute. Antzerkia eta dantza jorratuko dira bertan, hiru hitzaldi eta zortzi antzezpenekin. Helburua Nafarroako profesionalen ekoizpen berrienak taularatzea izango da.
Gainera, 1972ko Iruñeko Topaketak erakusketa eta hiri harresien historia gertu-gertutik ezagutzera aukera ere izango dute hiritarrek, hainbat ziklorekin.