Itxi

kultura

Sariak

Ercilla antzerki sariak, Aitana Sanchez Gijon eta Adrian Lastrarentzat

Horiez gain, Hector Alterio, Ylenia Baglietto, Consuelo Trujillo, “Pankreas”, “El grito en el cielo”, Pabllon 6 eta Tartean Teatroa ere sarituko dituzte.

  • Sormen lan dramatiko onenaren saria irabazi du "Pankreas"ek

    Sormen lan dramatiko onenaren saria irabazi du "Pankreas"ek

Aitana Sanchez Gijoni eta Adrian Lastrari emango dizkiete aktore onenen sariak 2015eko Ercilla antzerki sarietan. Gainera, Hector Alterio aktoreak ibilbide artistiko onenaren sari berezia jasoko du Bilboko hotel kateak antolatzen duen sariketan.

Aitana Sanchez Gijon “Medea” lanean eginiko lanagatik aukeratu dute azken bozketan, eta, haren atzetik, Maria Adanez, Lola Barldrich, Vicky Peña eta Blanca Portillo gelditu dira Bilboko sariketan.

Bestalde, Adrian Lastra aukeratu dute gizonezkoen mailan epaimahaiko kideek, “El discurso del rey” lanean eginiko lanagatik. Mario Gas, Antonio Molero, Arturi Querejeta eta Tristan Ulloa utzi ditu atzean aktore espainiarrak.

Halaber, aktore berri onenaren saria Ylenia Baglietto eibartarrak eramango du, “La gaviota” lanean egindako paperari esker, eta bigarren mailako aktore onenaren saria Consuelo Trujillok, “Medea” antzezlanagatik.

Sormen lan dramatiko onenarentzako goraipamena “Pankreas” Patxo Telleriaren lanarentzat izan da, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioan, eta denboraldiko antzezkizunik onena “El grito en el cielo” izan da, Ercilla sarien arduradunen iritziz.

Antzerki eremuko lanik onenaren saria Pabellon 6 kultur espazioak irabaztea ebatzi dute, eta euskal ekoizpenik onena “Amour” Arriaga Antzokiaren eta Tartearen Teatroa konpainiaren antzezlana izan da, epaimahaiaren aburuz.