Itxi

kultura

Basterretxea hil da

Wert: 'Basterretxea artista konprometitua eta polifazetikoa zen'

Erredakzioa

Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministroak Basterretxea "artearen zale amorratua" zela adierazi du, eta haren obra ezagutzeko gonbita luzatu du.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministroak atsekabea agertu du Nestor Basterretxea artistaren heriotza dela eta. "Esperimentatzeko grina amaigabea zuen artista konprometitua eta polifazetikoa zen", Werten arabera.

"Artearen zale amorratua zen", azaldu du ministroak. "Artearen ia arlo guztiak landu zituen, pintura, eskultura, arkitektura eta diseinua, besteak beste", zehaztu du.

Basterretxea "XX. mendeko Euskadiko eta Espainiako abangoardia artistikoen erakuslea zen", esan du Wertek.

"Edonor haren lanak ezagutzera gonbidatzen dut, kale eta plazetan presentzia handia baitute. Esaterako, Donostiako Amara auzoko 'Bakearen Usoa', edo Oñatiko Arantzazuko basilikako kriptako mural izugarria", gehitu du.