kultura
Heriotza
Hondarribiak eta Bermeok doluminak adierazi dituzte heriotzagatik
Erredakzioa
Bermeotarra jaiotzez, aspaldiko urteetan Hondarribian bizi izan da Idurmendieta baserrian. 2009ko irailaren 7an Hiriko Urrezko intsignia jaso zuen “gure hiriarekin duen lotura kontuan izanik".
-
Nestor Basterretxea eskultorea. EFE
Hondarribiko Udalak doluminak adierazi ditu Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagile bizkaitarraren heriotzagatik. Basterretxea Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaitzubiko Idurmendieta baserrian hil da, 90 urte zituela.
Bermeotarra jaiotzez, aspaldiko urteetan Hondarribian bizi izan da Idurmendieta baserrian. 2009ko irailaren 7an Hiriko Urrezko intsignia jaso zuen “gure hiriarekin duen lotura kontuan izanik, eta bere giza ibilbide eta artistiko ospetsua ikusirik alde batetik, eta bestetik euskal kulturari egindako zalantzarik gabeko ekarpena eskertzeko”.
Bermeoko Udala
Bermeoko Udalak ere "atsekabe" handiz jakin du Nestor Basterretxea artista bermeotarraren eta Bermeoren seme kutunaren heriotza. "Kolpe gogorra" izan dela adierazi du eta bere senide eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi izan die.
"Euskal Herriak artista bikain bat galdu du, baina artsita bikaina izateaz gain, pertsona bikaina zen Nestor Basterretxea, hurbila, alaia, eskuzabala... Benetan Bermeoko herriarentzat egun tristea da gaurkoa", azpimarratu du ohar batean.
Bermeoko Udalak banderak haga erdian jarriko ditu dolu-seinale moduan.