kultura
Goraipamena
Tarsicio Azconak Vianako Printzearen Saria jaso du
Erredakzioa
Espainiako elizaren historian aditua den apaiz eta historialariak Felipe Asturiasko eta Vianako printzearen eskutik jaso du goraipamena.
Jesus Morras Santamaria (Tarsicio Azcona) apaiz eta historialariak Vianako Printzearen Saria jaso du, Felipe Asturiasko eta Vianako printzearen eskutik. Nafarroako Gobernuak kulturaren arloan nabarmendu diren pertsona eta erakundeak goraipatzeko ematen du golardoa. Arte plastikoen, literaturaren, zientzien, teknikaren edo ikerketaren esparruan aritutakoak saritzen dituzte urtero.
Jesus Morras Santamaria apaiz eta historialariak liburuak argitaratzeko eta elizako zereginetarako erabiltzen duen ezizena da Tarsicio Azcona. Espainiako Elizaren historian aditua da, batik bat Enrike IV.aren eta Errege-erregina Katolikoen garaietan. Besteak beste, Isabel Erregina Katolikoaren biografia ospetsua idatzi du.
Giza Zientziak ikasi zituen Altsasun, Kaputxinoen apaiztegien, Lizarran Filosofia egin zuen gero, eta Teologia Iruñean. 1946an apaiztu zen, eta Historiako goi ikasketak Erromako Elizan egin zituen. Historiako doktore titulua eman zioten bertan, eta diploma bana Bibliotekonomian eta Artxibogintzan.
Nafarroako Gobernuak zortzi hautagaitza jaso ditu aurten sari honetarako: José María Goicoechea Aizcorbe, Juan Cruz Labeaga Mendiola, Ramón Macías Mora, Ana Mari Marín, Francisco Javier Martínez Bernal, María Ángeles Mezquíriz Irujo, Santiago Montobbio eta Jesús Morrás Santamaría.