Itxi

kultura

Biografia

Frank Gehry, Guggenheim Bilbao museoaren marrazkilaria

Ibilbide bikaina du atzetik: materialei erabilera berria eman die eta eraikina bera artelan gisa hartu du arkitektoak.

  • Frank Gehry. Argazkia: EFE

    Frank Gehry. Argazkia: EFE

Frank Gehry arkitekto iparamerikarrak (Bilboko Guggenheim museoaren egilea, mundu osoan zehar dauden hainbat eraikinez gain) Artearen Asturiasko Printzearen Saria irabazi du.

Arkitektoa sei hamarkadatan aritu da lanean eta ibilbide bikaina du atzetik: materialei erabilera berria eman die eta eraikina bera artelan gisa hartu du arkitektoak.

Frank Owen Ghery Toronton (Kanadan) jaio zen 1929ko otsailaren 28an eta 15 urte zituenetik Los Angelesen (AEBetan) bizi da eta bertako hiritartasuna du horregatik.

Kaliforniako Hegoaldeko unibertsitatean egin zituen arkitektura ikasketak 1954an eta zerbitzu militarra egin ostean, hirigintza eta planifikazio ikasketak egin zituen Harvardeko Diseinu eskolan.

Los Angelesen Victor Gruenen estudioan hasi zen lanean, 1961an, ezkonduta zegoela eta bi alabarekin. Parisera joan zen, Andre Remonderren estudioan lan egiteko.

Frantzian Le Corbusierren lanak eta bertako arkitektoen lanak aztertu zituen. Bere lehen lanetan influentzia nabaria dute.

1962an Los Angelesera itzuli zen eta bere arkitektura bulego propioa ireki zuen. Horrela, bere estilo propioa sortzen hasi zen eta nazioarteko aitorpena hartzen hasi zen.

Estatu Batuetako korronte dekonstruktibistaren ordezkari nagusietako bat da. Bere ustez, "eraikin bat amaitzean, artelan baten moduan hartu behar da, eskultura bat bailitzan".

Material ezohikoak eta berritzaileak erabiltzen ditu. 1969 eta 1982 bitartean kartoizko altzariak sortu zituen, "Easy Edges" eta "Experimental Edges" izenpean.

80ko hamarkada erdialdean Arrain eta Suge lanparetan lanean aritu zen (Colorcore materialean egindakoak). 90ko hamarkada hasieran Ben Wood altzari bilduma egin zuen, astotzaren hariak ehunduz.

Arkitektura modernoaren 10 maisu handietako bat da eta dekonstruktibismoaren ordezkaria da.