kultura
Goya sariak
ZUZENEAN Jarraitu eitb.com-en Goya sarien gala eta atarikoa
Natxo Velez | eitb.com
Espainiar zinemaren urteko hitzordu nagusia gaur da Madrilen, Felipe printzea kongresu jauregian. Jarraitu eitb.com-en galaren nondik norakoak.
-
Terele Pavez, antzeztaldeko emakumezko aktore onena. Argazkia: Efe.
00:46 "Vivir es fácil con los ojos cerrados" da filmik onena,
00:45 Azkenik, gaueko sari nagusia. Jose Coronadok emango du Goya.
00:39 David Trueba da zuzendari onena.
00:36 Javier Camarak jaso du gizonezko aktore onenaren saria. "Vivir es facil con los ojos cerrados"en, John Lennon ezagutzeko bidaia bat egiten duen ingeles irakasle batena egiten du. Seigarren izendapena zuen.
00:30 "Las maestras de la República", dokumental onena.
00:28 Animaziozko pelikula onenean bi hautagai arabar zeuden, "Hiroku" eta "lucius Dumben berebiziko bidaia". Campanellaren "Futbolin"ek irabazi du, baina.
00:21 "Azu y no tan rosa", Iberoamerikako pelikula onena. Venezuelaren "beste aurpegi bat" erakutsi nahi du filmak.
00:19 "Amour" Hanekeren pelikula bortitzak jaso du europar film onenaren saria. Ramon Agirrek jaso du saria.
00:14 Itziar Arrietak ez du makillaje eta ile-apainketa onenaren Goya irabazi. "Las Brujas"ek zortzigarrena pilatu du, ordea.
00:09 Lucia Jimenezek eta Jose Sacristanek antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria eman dute. Roberto Alamok jaso du. Philip Seymour-Hoffman hartu du gogoan.
00:01 "Las Brujas de Zugarramurdi"k Goyaren zazpi buru pilatu ditu dagoeneko.
23:57 Zuzendari berri onena Fernando Franco da, Akademiako kideen irudiko, "La Herida" lanagaik. Nacho Vigalondok eman dio saria.
23:53 "Las Brujas"ek sariak pilatzen jarraitzen du. Orain, aurten joandako zinemagile, aktore eta teknikariak omendu dituzte bideo hunkigarri baten bidez: Alfredo Landa, Marivi Bilbao...
23:45 Argazkilaritza zuzendaritza onenaren saria ez da Kiko de la Ricarentzat izan. Donostiako Zinemaldian bezala oraingoan ere, Pau Estevek irabazi du, "Canibal"gatik.
23:40 Marian Alvarez, Donostiako Zinemaldian bezala, emakumezko aktore protagonista onena.
23:34 "Todas las mujeres"ek gaueko bere lehen Goya. Mariano Barroso eta Alejandro Hernandezentzat, gidoi egokitu onena egin dutelako. Werti dimititzeko eskatu dio Barrosok.
23:31 Bolada ona pelikularentzat. David Truebak gidoi onenaren saria irabazi du, lehenago dozenaka aldiz izendatuta egon eta irabazi gabea zela. Esateko gauza asko duen jendea anonimoa hartu du hizpide, bere pelikuletan bezala, hitzaldian.
23:28 Natalia de Molina, emakumezko aktore berri onena ("Vivir es facil con los ojos cerrados"). Irakasleei eskaini die, pelikulako argumentua gogoan.
23:24 Koldo Zuazuak ez du produkzioko zuzendaritza onenaren Goya irabazi. Hori ere "Las Brujas de Zugarramurdi"k irabazi du, Carlos Bernasesek.
23:19 Beste sari bat "Zugarramurdiko sorginentzat". Soinurik onena.
23:15 Musikak musika dakar, eta hainbat aktorek egindako kantaldi laburraren ostean, Pat Metheny jazz musikari handiak jaso du musika original onenaren Goya, "Vivir es fácil on los ojos cerrados"engatik.
23:01 Jaime de Armiñanek Ohorezko Goya irabazi du Akademiako zuzendariaren eskutik.
22:52 Javier Bardemek, "antikulturaren ministroa" hizpide hartu eta gero, antzeztaldeko emakume onenaren saria eman dio... Terele Pavezi. Honek ere "Las brujas de Zugarramurdi"gatik irabazi du. Oso emozionatuta jaso du aktore beteranoak. Semeari eskaini dio.
22:49 Gaizka Urrestik ere irabazi du, film laburren sailean berak ere, "Abstenerse agencias"engatik. Zorionak!
22:42 Baaaaai!! Raul de la Fuentek irabazi egin du, "Minerita"gatik. Boliviako meatzarien bizitza kontatzen du lanak.
22:40 Euskal herritarrak lehian film laburren ataletan: Gaizka Urresti eta Raul de la Fuente. Ea zorterik duten.
22:27 Hirugarren Goya jarraian Alex de la Iglesiaren "Las Burjas de Zugarramurdi"rentzat. Pablo Blanco muntatzailea.
22:21 Lehen euskal Goya. Biaffrak eta Arrik irabazi dute zuzendaritza artistiko onenarena, "Las Brujas de Zugaramurdi"gatik.
22:17 Javier Pereirak jaso du gaueko lehen Goya. Gizonezko aktore berri onena da.
22:14 "Fikzioaz harro egon ezin garenez gero, egin diezaiogun gure fikzioari gorazarre", esan du Manel Fuentes galaren gidariak.
22:04 Gala hasi da. Egoera ekonomikoari lehen aipamenak, eta espainiar zinemaren historiari gorazarre.
21:55 Dena prest biltzar jauregian
21:20 Alfonbra gorriko desfileak jarraitzen du. Ikusi irudirik onenak.
20:37 Manel Fuentes galaren zuzendariak garrantzia kendu dio Wert Espainiako Kultura ministroa bertan ez egoteari. "Ministroak anekdota hutsa dira", esan du.
20:33 Aktore gehiago heldu dira: Blanca Suarez, Michelle Jenner, Hugo Silva, Belen Rueda, Nadia de Santiago, Macarena Garcia, Carolina Bang, Joaquin Reyes, Carlos Areces, Julian Lopez, Adrian Lastra, Fernando Tejero, Macarena Gomez...
20:25 Izendatuak heltzen hasi dira dagoeneko kongresu zentrora: Aura Garrido, Eduard Fernández, Javier Pereira...
20:10 Inma Cuesta, "3 bodas de más" lanagatik emakumezko aktore onenaren saria irabaz dezakeen aktorea, protestan ari diren Coca-Colako langileak agurtzera joan da.
20:00 Protestak eta euria, Madrilen: Etxegabetzeen aurkako taldeko hainbat jarraitzaile y estren ordezkariak entzulekuaren kanpoaldean bildu dira, euri etengabearen azpian.
19:35 Ilusioa, hautagaiek, Twitterren: Daniel Sánchez Arévalo 'La gran familia española'ko zuzendariak "futbolariak partiden aurretik bezala" dagoela esan du. Carlos Bardemek, antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagaietako batek, lanari begiratu dio oro har: "Ordu batzuen buruan, ilusioz egongo gara irabazi edo ez, baina denok lankide, maite dugunean egiten batitugu lan". Berto Romero gizonezko aktore berri onena izateko hautagaiak hau esan du: "Ederto. 15:03 eta nahiko mozkor nago. Ai ama! Ez utzi Mariah Careyrena egiten". Gracia Querejeta, '15 años y un día'ri esker zuzendari onena izan litekeena, ere solastatu da Twitterren: "Ausardia apur bat behar da, ea zer gertatzen den ikusteko esertzeko".