Itxi

kultura

Euskara

Euskaltzaindiak Europar Hiritarraren saria jaso du

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritza pozik azaldu da, erakundeak "euskararen alde indarrak batzen" jakin izan duelako ia ehun urtetan zehar.

  • Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea. Argazkia: EiTB

    Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea. Argazkia: EiTB

Euskaltzaindiak 'Europar Hiritarra 2013' saria jaso du Madrilen. Saria urtero ematen du Europako Parlamentuak

Balio europarren alde borroka egin, estatu kideen eta herritarren arteko integrazioa edo lankidetza bultzatzen eta EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunean azaltzen diren balioak aldarrikatzen dituzten pertsonak eta erakundeak saritzen ditu.

Eusko Jaurlaritza pozik azaldu da, erakundeak "euskararen eta euskal kulturaren alde indarrak batzen" jakin izan duelako ia ehun urtetan zehar. Gainera, "aniztasuna eta Europako hizkuntza guztien presentzia" defendatu dituela erantsi du.

Jean Haritschelar Euskaltzaindiako presidente ohia gogorarazi du Gasteizko Exekutiboak agiri batean. Haritschelar Euskaltzaindiako presidente izan zen 15 urte, eta presidenteorde beste 22 urte. "Euskaltzaindia eta euskara modernitatera" eramateko "erabakigarria" izan zela adierazi du Jaurlaritzak.

"Euskararen eta euskal kulturaren alde jo eta ke" lan egiten jarraitzeko deia egin die Exekutiboak Euskaltzaindiari eta erakundeko kideei.

Europako Parlamentuak onartutako hizkuntza gutxituen defentsarako txostena gogorarazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Saria eta txosten hori "norabide berean" doazela esan du Sailak, "hizkuntzen aniztasuna babestu eta garatu nahi duen" Europa baterantz, alegia.