kultura
Tresna
Batu gaitezen Interneten euskaraz hitz egiteko
Internetez euskaldunak elkartu eta elkarrekin euskaraz aritzeko tresna da Mintzanet.
Xabier Euzkitze eta Kike Amonarriz ETBko aurkezleak, Egoitz Lasa aktorea eta David Doblas saskibaloi jokalaria Mintzanet ekitaldian izan dira Donostiako San Telmo museoan.
Donostiako udalak bultzatu du Mintzanet, Internet bidez euskaraz hitz egiteko proiektua.
Solasaldi gozoan topatu ditugu Kike Amunarriz eta Jose Ramon Onandia getxotarra. Jubilatuta dago eta euskera hobetzea erabaki du Jose Ramonek. Gaurko bere mintzalaguna Kike izan da.
Euskara bizirik mantentzea, Hori izan zen duela lau urte Donostiako Udalak bultzatu eta hiru hilabetez behin egiten den Mintzodromoaren helburua. Mintzanet ekimenarekin beste urrats bat eman zen duela bost hilabete, Internetez euskaldunak elkartu eta elkarrekin euskaraz aritzeko tresna baita.
Egoitz Lasa aktorea Donostiko Imanol Ortubiaren mintzalaguna izan da. David Doblas, Lagun Aro saskibaloi taldeko jokalaria Pedreñakoa da baina Donostian bizi da. Duela bi urte hasi zen euskara ikasten.
Euskaraz doan hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, Mintzanetek euskaldunen arteko ezagutza sendotzea eta bultzatzea ere berekin du.