Itxi

Musika

48. edizioa

Toquinhok itxiko du Gasteizko jazz jaialdia

N. V. | EITB Media

Brasildar artistak uztailaren 19an eramango ditu Mendizorrotzara bossa nova eta jazz tropikala. Kiroldegiko agertokiko kontzertuen sarrerak martxoaren 28an jarriko dituzte salgai.

  • Toquinhok uztailaren 19an joko du Mendizorrotzan

    Toquinhok uztailaren 19an joko du Mendizorrotzan

Toquinho artista brasildarrak itxiko du Gasteizko jazz jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 19an, Mendizorrotzako agertoki nagusian, Brasilgo musikari eskainitako emanaldi batean.

'Aquarela' abestiaren egilea bossa novaren erreferente handienetakoa da, Caetano Veloso, Chico Buarque eta Gilberto Gilekin batera. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, eta munduko bira ugariek "bossa nova eta jazz tropikalaren hedapenaren erreferente bihurtu dute".

Toquinhok gitarraren gaur egungo musikari argienetakoa den Yamandu Costa herrikidearekin partekatuko du agertokia.

Aurretik, Dora Morelenbaum brasildar abeslari eta konpositorea izango da Mendizorrotzan, "Brasilgo musikaren olatu berriaren ahots miragarrienetako bat".

Mendizorrotzako kontzertuetarako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, martxoaren 28an, 10:00etan.

  • kargatzen