Musika
2026ko apirilaren 25a
ETSk Madrilgo kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu
N. V. | EITB Media
Larunbatean BECen 45.000 lagun bildu dituzten hiru kontzertuetako azkena eman ondoren, Ekorako taldeak hiru orduan saldu ditu Madrilgo Movistar Arenan 2026ko apirilaran 25ean egingo duen emanaldirako 15.000 txartelak.
-
ETS, BECen
ETSk beste mugarri bat ezarri du, joan den asteburuan eta aurrekoan BECen, hiru gaualditan, 45.000 lagun batu eta gero. Emanaldi horietako azkenean 2026ko apirilaren 25ean Madrilgo Movistar Arena betetzeko erronka jo, eta hiru orduan saldu ditu arabar taldeak 15.000 txartelak gaur, astelehenarekin.
"Erokeria bat da gertatzen ari den guztia. Eskerrik asko gure jaiak ospatu zituen komunitate osoari, historia egiten jarraitzen dugu. Bihotzak konkistatuko ditugu zure eskutik", esan du Iñigo Etxezarreta ETSren buruak. "Jakitun gara jende asko sarrera gabe gelditu dela, eta konponbidea aurkitzen saiatzen ari gara, baina aurrera dezakegu Madrilen ez dela bigarren datarik izango".
ETS lehenago ikusi nahi duenak Viña Rock jaialdian izango du aukera, Villarrobledon (Albacete), maiatzaren 1ean, Fermin Muguruzarekin eta Green Valleyrekin batera, besteak beste. Pirata Beach Gandiako (Valentzia) jaialdirako iragarrita ere badago taldea, uztailaren 10erako, Soziedad Alkoholika, Koma eta beste hainbat talderekin batera.