Musika
Gernika
Aparkaleku handiago batera aldatu dute Gatiburen "Azken zoramena" kontzertua
N. V. | EITB Media
Gatibu taldeak Gernika sorterrian emango duen azken kontzertua Astrako aparkalekuan zen egitekoa, ekainaren 7an, baina 10.000 lagunentzako eremu batera eraman dute, eskaria ikusita.
-
Haimar Arejita eta Alex Sardui (Gatbu), kontzertua hartuko duen tokian
Ekainaren 7an, Gatibu taldeak "Azken zoramena" kontzertua emango du Gernikan, sorterrian, abenduan BECen agur esan aurretik.
Emanaldia Astrako parkingean egitekoa zen, baina, eskari handia ikusita, San Kristobal aparkalekura aldatzea erabaki dute; Lurgorri auzoan dagoen aparkalekuak 10.000 lagunentzako edukiera dauka, eta, hortaz, sarrera gehiago jarri dituzte salgai www.haziberri.eus atarian eta Gernikako turismo bulegoan (31,45 euro).