Musika
Uztailak 10-12
Bilbao BBK Live jaialdiak kartela itxi du Damiano David eta Sparksekin
N. V. | EITB Media
Italiarrak, Måneskin taldeko kantariak, larunbatean joko du, Kylie Minogue buru izango den egunean; osteguneko talde eta artista nagusiak Pulp, Kaytranada eta Michael Kiwanuka izango dira, eta ostiralekoak Raye, Bad Gyal eta Amaia.
-
Damiano Davidek larunbatean joko du Kobetamendin
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazortzigarren edizioa uztailaren 10, 11 eta 12an egingo dute, eta Damiano David Måneskin taldeko abeslaria, Kaytranada haitiar-kanadar ekoizlea eta Sparks talde beteranoa gehitu dituzte antolatzaileek kartelera gaur, artisten zerrenda itxitzat eman aurretik.
Bonuak salgai daude, 150 euroan, eta eguneko sarrerak (65 euro) martxoaren 27an jarriko dituzte salgai.
Ostegunean, uztailak 10, Pulp taldearen britpopa izango da nagusi Kobetamendin, eta horrekin batera egongo dira Kaytranada (diskoa, R&Ba, rapa, funkya…), Michael Kiwanuka soul gitarrista eta abeslaria, Bicep, Ca7riel y Paco Amoroso, Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal (bakarkako formatu berrian), Hinds, Eider, English Teacher, Wunderhouse, Cala Vento, Pablopablo, Hofe, Mirua eta Tatta & Denso.
Ostiralerako, kartelaren goialdean daude Raye britainiarraren proposamen dotorea, Bad Gyal, Amaia nafarra, Amyl & The Sniffers australiarren punka, Polo & Pan, Orbitalen elektronika, Jalen Ngonda, Jessica Pratt, Obongjayar, Sofie Royer, Rusowsky, Baiuca, Abhir, Carlos Ares, Julieta katalana eta Sal del Coche eta Xsakara euskaldunak.
Larunbatean, ikusmin handia lortu duten hainbat artista izango dira Kobetamendin. Kylie Minogue australiarra izango da eguneko kartelburua, eta berarekin batera izango dira Nathy Peluso, Damiano David Måneskin taldeko burua Funny Little Fears diskoa aurkezten, Sparks talde beterano eta sailkaezina, Hidrogenesse, The Blessed Madonna, L'Imperatrice, Makaya McCraven, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Carolina Durante, Fat Dogen britainiar punka, Viva Belgradoren pisua, Sidonie, Amateur, Malko Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleak eta Janus Lester.
Basoak "inguru natural sakoneko rave bat" eskainiko du, DJ hauekin: Carista, CC:DISCO!, Fafi Abdel Nour y Pépe, eta Tiga y Cora Novoa ostegunean; Octo Octa, S-Candalo, Verraco, Xamana Jones ostiralean; eta Avalon Emerson, Roman Flügel, Pearson Sound, Jennifer Loveless eta Oma Totem larunbatean.
Lasai espazioak, ohi bezala, 100 bpm-tik beherako musika programatuko du, eta Gorria eremua estreinatuko dute aurten, "jaialdiko gau klub berria".