Musika
4. edizioa
Clara Luciani eta Kavinsky Biarritzen, Ocean Fest jaialdian
N. V. | EITB Media
Apirilaren 25 eta 26an, Biarrizko Irati espazioak itsasoa babeste aldera dirua biltzeko jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du.
-
Kavinskyk larunbatean joko du. © Andre Chemetoff.
Soinu elektronikoek gidatuta, Biarrizko Irati espazioak Ocean Fest ongintzazko jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du apirilaren 25 eta 26an. Berriz ere, festibalaren irabazi guztiak One Voice eta Sea Shepherd France ingurumenaren aldeko elkarteentzat izango direla azaldu dute antolatzaileek, Hugo Clément kazetariak eta Worakls artistak.
Programazioari dagokionez, ostiralean, apirilak 25, Clara Luciani kantautorea, Breakbot & Ifrane elektro funk bikotea, Carbonne, Kemmler eta Guillaume Grand arituko dira, baita aurrerago argituko duten beste artista gonbidatu bat ere.
Larunbatean, apirilak 26, Kavinsky musikari elektroniko ezagunak joko du, baita Ofenbachek, Mosimannek, Percevalek, Space 92ek, Worakls Ocean Festen sortzaileak eta Fanette b2b Polar DJ bikoteak ere.
Bi eguneko bonuak 101,80 euroan daude salgai, ostiraleko sarrerak 50,90 euroan eta larunbatekoak 56 euroan.