Musika
Salaketa
Lendakaris Muertosek gitarristetako bat kanporatu du, sexu erasoen auzi batean ikertzen ari baitira
EITB Media
Ivan Carmona punk talde nafarreko gitarrista taldetik kanpo uztea erabaki dute kideek "aho batez, auzia bukatu eta gertakariak argitzen diren arte".
-
Lendakaris Muertos, 2024an
Lendakaris Muertos Nafarroako punk rock taldeak Ivan Carmona 2022tik taldeko kidea izan den gitarrista taldetik at utzi duela iragarri du gaur. Auzibidean diren eta taldekideek ohar batean "sexu eraso arin" gisa izendatu dituen gertakariak argitu arte Lendakaris Muertos taldeko kide izateari utziko diola zehaztu dute.
Sare sozialetan zabaldu duten jakinarazpen ofizial batean eman dute erabakiaren berri, eta, horretan azaldu dutenez, gitarrista "gaurdanik ez da taldeko kidea izango, sexu eraso arina egozten zaion prozesu baten berri izan baitugu".
Hori guztia dela eta, "prozesua bukatzen den eta gertakariak argitzen diren arte" Carmona taldetik kanpo utzi dute "taldekideok aho batez hala erabakita", eta berretsi dute ez dutela onartzen "ezein abusu ez taldekideen ezta lantaldeko kideen aldetik".