Itxi

Musika

Saria

Alba Compte Rojasek irabazi du ESAS-Musikene saria

N. V. | EITB Media

Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak eta Musikenek ematen duten sariaren helburua da genero ikuspegia duen gradu amaierako lan bat azpimarratzea. Emma Chaconen obra berreskuratzen du Compte Rojasen lanak.

  • Ane Legarreta ESASeko presidentea, Alba Compte Rojas eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendaria

    Ane Legarreta ESASeko presidentea, Alba Compte Rojas eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendaria

Alba Compte Rojas ikasleak irabazi du ESAS-Musikene sariaren lehenengo edizioa, "Repertorio camerístico con violín de Emma Chacón (1886-1972) y propuesta interpretativa de Evocación nº 1 (1946) para violín y piano" lanari esker.

"Genero-ikuspegia duten gradu amaierako lanei" zuzendutako aintzatespena da Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak ematen dutena, eta "gazte ikertzaileen talentua ikusaraztea eta musikaren esparruan berdintasuna sustatzea" da berorren helburua.

Alba Compte Rojasen ikerketa "zorrotza" ekarpen handia da Emma Chacon Batzelonan jaio eta Bilbora aldatu zen konpositorearen obra berreskuratzeko, Musikenek azaldu duenez.

Sariarekin batera, Inge Conde artistak diseinatutako Urretxindorra eta abelia margolana jaso du Compte Rojasek, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoaren eta Ane Legarreta ESASeko lehendakariaren eskutik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura