Itxi

Musika

KONTZERTUA

Lenny Kravitz Iruñean arituko da apirilaren 12an

O. A. | EITB Media

Kravitz eta bere banda Nafarroako hiriburuan izango dira, Nafarroa Arenan, Europako biraren barruan.

  • Lenny Kravitz

    Lenny Kravitz. Promozioko bideoklip batetik ateratako irudia

Lenny Kravitzek kontzertua emango du Iruñeko Nafarroa Arenan 2025eko apirilaren 12an, larunbatean, Europan egingo duen "Blue Electric Light" biraren barruan.

Sarrerak urriaren 24an jarriko dituzte salgai, 45 euroan hasita, Nafarroa Arena, Live Nation, Ticketmaster eta El Corte Ingles atarietan. Gainera, bi aurresalmenta antolatu dituzte Live Nation-S.S. Music-en: urriaren 22an, 10:00etan, eta urriaren 23an, 10:00etan.

New Yorkeko musikariak Lyonen hasi eta Bordelen amaituko du Europako bira.

Tartean, hainbat hiri bisitatuko ditu: Nantes, Londres, Amneville (Frantzia), Zürich, Munich, Viena, Praga, Berlin, Düsseldorf, Mannheim, Hannover, Kopenhage, Amsterdam, Anberes, Paris, Bolonia, Milan, Marseilla, Niza, Madril, Lisboa, Coruña eta Iruñea.