Musika
Kontzertua
Bruce Springsteen Donostian arituko da ekainaren 21ean
N. V. | EITB Media
Boss-a eta E Street Band Gipuzkoako hiriburuan izango dira, Reale Arena estadioan, Europako biraren barruan.
-
Bruce Springsteen Donostian, 2016an
Bruce Springsteenek kontzertua emango du Reale Arena Donostiako estadioan ekainaren 21ean, larunbatarekin.
Sarrerak urriaren 8an jarriko dituzte salgai, 70, 84, 94, 108 eta 140 euroan harmailetan, 140 euroan pistaren aurrealdean eta 88 euroan pistaren atzealdean. Gehienez ere, sei txartel erosi ahalko ditu bakoitzak.
Bruce Springsteek Donostian emango duen laugarren kontzertua izango da ekainekoa (2008, 2012, 2016 eta 2025); 2016an egon zen azkenekoz Gipuzkoako hiriburuan, taldearekin batera The River disko mitikoaren 40. urteurrena oholtza gainean ospatzen. Bilbon ere, bi aldiz jo du, 2007an eta 2009an.
Springsteenen biraren Europako zatia Manchester, Lille, Marseilla, Liverpool, Berlin, Praga, Frankfurt, Gelsenkirchen eta Milan hirietara ere iritsiko da, Donostiara ez ezik.