Itxi

Musika

Kontzertua

Fermin Muguruzak Iñigo anaia omenduko du, bira abiatzeko

N. V. | EITB Media

Irundar musikariak Biarritzen, Atabal aretoan, eskainiko du mundu birako lehen kontzertua, abenduaren 17an, Iñigo Muguruza zenak 60 urte beteko zituen egunean.

  • Fermin Muguruza

    Fermin Muguruza

Hautsak harrotu ditu Fermin Muguruza musikariak agertoki gainean 40 urte egin dituela ospatzeko antolatu duen mundu birak. Bilbon zen abiatzekoa kontzertu errenkada abenduaren 20 eta 21ean, Bilbao Arenako hitzordu bikoitzean (16.000 sarrerak minutu gutxiren buruan saldu ziren), baina, gaur jakin denez, hiru egun lehenago abiatuko da tourra, abenduaren 17an.    

Kontzertua Atabal aretoan izango da, abenduaren 17an, Iñigo Muguruza muguruzatar anai gazteenak 60 urte beteko zituen egunean. Gaur, iragarri den egunean, gainera, bost urte bete dira Kortatu, Negu Gorriak, Delirium Tremens, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra eta Hiru Leike taldeetan jardun zuen musikaria zendu zela.

Fermin Muguruzaz gain, Iñigoren Diszipuloak taldeak joko du gaualdi horretan, Iñigo Muguruza zenaren hainbat ikaslek propio osatutako taldea.

Biarrizko kontzerturako sarrera guztiak saldu dira

Kontzertu gehiago

Biarritzekoaz gain, Fermin Muguruzak beste bi kontzertu gehitu ditu birako zerrendan. Dublinen izango da taldea apirilaren 25ean, eta Meridan (Badajoz) maiatzaren 10ean.

Honela geldituko da bira.

2024
Abenduak 17: Biarritz - Atabal
Abenduak 20: Bilbo – Miribilla (Sold out)
Abenduak 21: Bilbo – Miribilla (Sold out)

2025:
Urtarrilak 17: Tenerife – EC Aguere
Urtarrilak 18: Tenerife – EC Aguere
Urtarrilak 24: Bartzelona - Palau Sant Jordi

Otsailak 15: Madril - Wizink Center

Martxoak 15: Santiago de Compostela – Fontes do Sar
Martxoak 21: Paris – La Cigale
Martxoak 22: Bordele – Salle du Grand Parc
Martxoak 28: Tolosa (Frantzia) – Le Bikini
Martxoak 29: Marseilla – Espace Julien

Apirilak 12: Zurich – Rote Fabrik
Apirilak 24: Londres – Scala
Apirilak 25: Dublin - Button Factory

Maiatzak 16: Berlin – SO36
Maiatzak 20: Santiago (Txile) – Teatro Cariola
Maiatzak 22: Montevideo – Sala del Museo Carnaval
Maiatzak 24: Buenos Aires – Estadio Obras
Maiatzak 28: Bogota – Calle 13
Maiatzak 31: Mexiko - Skatex (Texcoco)

Ekainak 07: Erroma - TBC
Ekainak 14: Donostia – Anoeta Estadioa / Reale Arena

Uztailak 23: Tokyo – Radical Music Network

Urriak 4: Azken kontzertua