Itxi

Musika

Uztailak 18-22

Euskal Herriko Gazte Orkestrak Seohyun Kim biolinista izango du lagun udako biran

N. V. | EITB Media

Kontzertu sorta uztailaren 18tik 22ra egingo dute Hondarribian, Azkoitian, Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Piotr Ilitx Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' interpretatuko dute.

  • EGO eta Seohyun Kim biolinista, aste honetako entseguetan

    EGO eta Seohyun Kim biolinista, aste honetako entseguetan

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) Seohyun Kim 15 urteko biolinista korearra izango du lagun udako biran eskainiko dituen bost kontzertuetan; Piotr Ilitx Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' interpretatuko dute emanaldietan.

EGOk uztailaren 12an hasi zuen udako bira prestatzeko egonaldi artistikoa, eta egun horretan bertan ekin zien bost kontzertuetarako entseguei. Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren gidaritzapean, Hondarribian (uztailak 18), Azkoitian (uztailak 19), Donostian (uztailak 20), Bilbon (uztailak 21) eta Gasteizen (uztailak 22) arituko da EGO.

Seohyun Kim 15 urteko korear biolinista gaztearen parte-hartzea izango da EGOren udako kontzertuen berezitasun nagusia. Kimek Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' lan exijenteari egingo dio aurre.

Kontzertuetako programa M. Mussorgky konpositorearen 'Erakusketa bateko koadroak' obrak osatuko du. Egileak pianorako konposatu zuen hasieran, eta Maurice Ravel euskal konpositoreak "orkestrazio distiratsua" erantsi zion gero lanari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura