Itxi

Musika

Abuztuak 4

Alcalá Norte eta Ibil Bedi, Glad Is The Day Donostiako jaialdian

N. V. | EITB Media

Cristina Enea parkeak doako jaialdiaren 8. edizio hartuko du. 15 talde eta bakarlariren kontzertuak 12:00etatik 21;00etara, DJ saioak, jan-edana, azoka eta haurrentzako jolasak.

  • Alcalá Norte madrildarrek Glad Is The Dayn joko dute

    Alcalá Norte madrildarrek Glad Is The Dayn joko dute

Abuztuaren 4an bihurtuko dute aurten, zortzigarrenez, Cristina Enea musikarako, azokarako eta umeentzako jolasetarako agertoki. 12:00etatik 21:00etara, Alcalá Norte madrildar entzutetsuen post punka, Ibil Bediren popa eta Erromintxelak arrasatearren swinga entzun ahalko da, besteak beste.

Cristina Enean zehar paratutako azokak 50 mahai bilduko ditu (vintage dendak, hiriko diseinatzaileak…), eta umeentzako jarduerak ere prestatu dituzte egunez egiten den jaialdirako.

Musika programazioari dagokionez, bi agertoki izango dira. Agertoki Nagusitik, zazpi talde pasatuko dira La Ola Maldita donostiarren surf rocka, Alcalá Norte azken urtean ahoz aho "La vida cañón" kantuak gidatuta berebiziko ospea bereganatu duen post punk taldea, Erromintxelak arrasatearren swinga, La Txamaren soinu eklektikoak, Magia Bruta, Ibil Bediren popa eta Silverio mexikarraren ikuskizuna.

Hondamen Sonikoa hip hopari eta "urbanoa" deitu den musika horri eskainitako agertokian arituko dira Makeda (DJ), 1111 (Live), Alai (Live), Sara Goxua (DJ), Kalipotxo (Live), Sixsex (Live), Alta (DJ) eta Sofy Suars (DJ) .

Glad is the Day izenak Gladys del Estal Guardia Zibilak hildako militante ekologista omentzen du.