Musika
28. edizioa
"Arnasgune goxo eta sanoa" izan da EHZ
N. V. | EITB Media
Euria gorabehera, antolatzaileak pozik agertu dira Euskal Herria Zuzeneanek Arberatzen egin duen lehen edizioa bukatuta. Frantziako Estatuko hauteskunde giroan, "eskuin muturraren ideien kontra borrokatzeko" deia egin dute.
-
Punttu Kakotx
-
Tshegue
-
Gorka Urbizu
-
Ekitaldi nagusia, EHZn
-
Pelax
-
Belako
-
Anari
-
SÜNE
-
Joaldunak
-
Belako
-
Libe
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa, Arberatze-Zilhekoan egin den lehenengoa, "giro goxo eta sanoan" iragan da ostiral, larunbat eta igandean. Hiru egunez, milaka pertsona bildu dira Arberatzeko plazan eta pentzean, kartel zinez interesgarriari ahalik eta atarramentu handiena atera nahian.
Kokagune berriak jarritako erronka "goiz eta arrats txandakatu diren 600 laguntzaileei esker" gainditu du EHZk, "arnasgune dugun urteroko hitzorduak", antolatzaileen esanetan.
Larunbateko euria gorabehera, EHZk Gorka Urbizu, Nakar eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak azpimarratu ditu, baita Rüdigerrena, Vincen Garcia baxu-jotzailearena, Bloñ taldearena eta Old School Funky Familyk edizioa ixteko eskainitakoa ere.
Munduan eta Frantziako Estatuan ultraeskuina izaten ari den gorakadaren "testuinguru politiko ilun eta nahasi honetan", "eskuin muturraren munduaren ikuskera arrazista, matxista, autoritarioa eta zapaltzailea normalizatu egin den heinean", EHZk eskuin muturraren ideien kontra egiteko deia egin du, "kulturgintzatik, euskaratik, bai eta ere gure arteko harremanak sendotuz eta indartuz".