Itxi

Musika

Ekainak 8 eta 15

Azkena Rock Festivalerako berotzeko aukera, Legution eta Zambranan

N. V. | EITB Media

Mendizabalan ekainaren 20, 21 eta 22rako jarrita dagoen hitzorduaren aurretik, Gasteizko jaialdiak bi geldialdi egingo ditu Legution, Amann & The Wayward Sonsen eta Colapsoren eskutik, eta Zambranan, Los Retrosen eta Vuelo 505ren eskutik.

  • ARF

    ARF

Azkena Rock Festivalek ekainaren 20tik 22ra Mendizabalan Jane's Addictionek, Queens of the Stone Agek, Band of Horsesek, Sheryl Crowk eta beste askok emango dutenaren lagin bat eramango du Legutiora (ekainak 8) eta Zambranara (ekainak 15).

Araba ARF Tourren hirugarren edizioak Amann & The Wayward Sons (blues rocka, Bizkaia) eta Colapso (punk-rocka, reggaea, ska eta rapa) eramango ditu Legutiora, ekainaren 8an, eta Los Retros (rock-and-rolla, Bilbo) eta Vuelo 505 Zambranara, hilaren 15ean.

Emanaldiak doakoak izango dira.